Enar Estetikan aurpegiko tratamendu ezberdinak eskaintzen dizkizugu, zure azalaren beharren arabera; larruazalaren garbiketatik hasi eta askoz sakonagoak diren tratamenduetaraino, adibidez, BDR-ren 'la cápsula del tiempo'.
Gorputza
Gure zentroan zuen ongizatea hobetzen laguntzen duten tratamenduak eskaintzen ditugu, horretarako, teknika ezberdinei buruzko ezagutzak eta aparatu ezberdinak ditugu, zerbitzu-aukera zabala eskaini ahal izateko.
Begiradaren diseinua
Begiradak gure aurpegia definitzen duenez, garrantzi handia ematen diogu formakuntza espezifikoen bidez ezagutza berriak lortzeari, hori dela eta, besteak beste, lifting-ean formakuntzak jaso ditugu; zure begirada edertzeko.
Esku eta oinak
Eskuak eta oinak oso garrantzitsuak dira, horregatik, manikura eta pedikurako tratamendu estetikoak eskaintzeaz gain, parafina-tratamenduak ere eskaintzen ditugu, zure itsuran ez ezik, ongizatean ere hobekuntzak izateko.