Lege oharra
Sarrera
Webgune honetara sartzeko, edozein erabiltzailek klausula hauetan jasotako terminoak, baldintzak, komunikazioak, ohartarazpenak eta gainerako lege-oharrak irakurri eta onartu behar ditu.
Halaber, modu berariazkoan eta salbuespenik gabe onartzen du, webgune honetara sartzearen eta honen erabileraren eta bertan eskainitako zerbitzuen eta zerbitzuen edukien erabileraren erantzule bakarra dela.
Webgune honen sarbideak doako izaera du eta bertan nabigatzeak ez du aurretiko harpidetzarik edo erregistrorik behar.
Beste webguneetara loturak, erabiltzaileak orri horiei eman diezaieketen erabilerara, orrialde hauen erabilera baldintza orokorretara, orrialde bakoitzak ezarritako baldintza orokorretara eta behin-behineko baldintza espezifikoetara erantsita daude.
Baimendutakoaz kanpoko beste edozein erabilera espreski debekatuta dago.
Enar Estetika-k alde bateko eran eta edozein unetan alda dezake, bere webgunearen konfigurazioa, bere zerbitzu baldintzak eta edukia ere. Horrez gain, webgunea bera ezabatu, mugatu edo eten dezake behin-behineko edo betirako.
Webgune honen jabearen nortasuna
Webgune honen erantzulearen datu identifikagarriak hauek dira:
Enar Estetika
Muna Lurra Kalea 2, 20170 Usurbil, Gipuzkoa
IZF: 35777436Q
estetikaenar@gmail.com
Zerbitzu-emailearen eskubide eta betebeharrak
- Zerbitzuaren hornitzaile gisa, Enar Estetika-k webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuak aurrera eramatea, erabiltzailearekin burutu daitezken komunikazioen pribatutasuna modu eraginkorrean bermatzera eta noizbehinka sor daitezken kexei erantzuna ematera behartuta dago.
- Zerbitzuen mantentze, konponketa, eguneratze edo hobekuntza lanak burutu behar izanez gero, Enar Estetika-k honen sarbidea behin-behingoz eta aurre-abisurik gabe eteteko eskubidea du eta zerbitzuak eman edo hauek gehiago ez eskaintzeko eskubide erreserba ere, ahal izanez gero erabiltzaileari jakinarazten saiatuko delarik.
- Erabiltzaileek webgune honen bitartez hornitzen zaizkien zerbitzuez edo/eta datuez edo/eta informazioaz egiten duten erabilera beraien kontu eta arriskupean egingo dira.
- Enar Estetika-k du webgune honen jabetza intelektualaren eskubideen titulartasuna.
Erabiltzailearen eskubide eta betebeharrak
- Edozein momentutan, erabiltzaileak webgune honen zerbitzuen legezko erabilpena egin behar du, indarrean dauden legeen arabera, Enar Estetika-ren jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz.
Zentzu honetan, erabiltzaileak webgune honen bidez burutzen dituen jarduerak legera, moralera, ordena publikora eta ohitura zintzoetara egokituko direla bermatzen du eta inola ere ez dela Enar Estetika-ren izen on eta irudi komertzialarentzako iraingarriak izango.
- Erabiltzaileak ez du burutuko Enar Estetika-k bere eskura jartzen dituen zerbitzuen bidez webgunearen edukiaren kalte edo aldaketarik eragingo duen, ez eta bere jarduera oztopatuko duen ekintzarik, inolako arazo teknikorik sortu gabe, birus informatikoak eraman ditzaken elementurik transferitu gabe edo webgune honetan kalte egin, nahastu, osoki edo zati batez oztopatu, ez eta beste erabiltzaileen posta elektronikoan bitartekatu edo aldatuz.
- Sartutako datuen egiatasuna erabiltzailearen erantzukizun erabatekoa da, hau dela eta, datu okerrak edo ezegokiak emanez gero, Enar Estetika-k erabiltzaileari webgune honetara sartzeko debeku eskubidea gordetzen du.
Bermeen salbuespena eta webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduarekiko erantzunkizuna
- Edozein kasutan, Enar Estetika-k bere ahalegin handienak egingo ditu webgune honen erabilgarritasun iraunkorra lortzearren.
- Enar Estetika-k erabiltzaileen eskuetan jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasun sistemak hirugarrenei datu hauetara sarrera eragozteko. Enar Estetika-k datu pertsonalen segurtasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko beharrezko diren segurtasun tekniko eta antolakuntza neurri guztiak ezarri ditu.
Zentzu honetan, Enar Estetika-k ezagutza hau gertatuz gero sor daitezken kalte-galerekiko erantzukizun oro salbuesten du.
- Enar Estetika-k arlo honetan segurtasuna bermatzeko neurri egoki guztiak ezarriak dituen arren, ez du bermatzen birusak ez eta webgune hau osatzen duten beste edozein elementu, erabiltzailearen sistema informatikoan edo bere dokumentu elektronikoetan eta bere sistema informatikoan gordetako fitxategietan aldaketa sor dezaketenik (software eta hardware) ez dagoenik.
Enar Estetika-k ez du bere gain hartzen edukietan ager daitezken eta sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan etb. aldaketak sor ditzaketen birusek sor dezaketen izate oroko kalte-galeren erantzunkizunik.
- Erabiltzaileek webgune honi ematen dieten erabilera ez dago Enar Estetika-ren kontrolpean. Bereziki, estetika honek ez du bermatzen erabiltzaileek webgune hau baldintza orokorrak jarraituz erabiliko dutenik eta, bere kasuan, aplikagarri izan daitezken baldintza bereziak jarraituz, ez eta modu arduratsu eta zuhurrean egingo dutenik ere.
Jabetza intelektuala
Webgune honen edukiari dagozkion eskubide guztiak Enar Estetika-renak dira.
Enar Estetika-ren diseinu, irudi, mapa, grafiko, marka, errotulu, zeinu bereizgarri edo logotipoak, Enar Estetika-ren titulartasuna dute, hauek legez esklusiboki ustiatzeko eskubide guztiak dituelarik.
Erabiltzailea webgune honetan nabigatzean ager daitezken beste elkarte batzuen logotipo edo zeinu bereizgarriak elkarte bakoitzarenak dira eta hauek legez esklusiboki ustiatzeko eskubideak dituzte, webgune honetan, bere kasuan, gehituak izan daitezen espreski baimenduz.
Webgune honetara sartzen den erabiltzaileak ezin du lortutako informazioaren ondorioz lehen aipaturiko elementurik kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, ugaldu, argitaratu, utzi, saldu edo produktu edo zerbitzu berriak sortu.
Webguneko estekak
Webgune honek Enar Estetika-k kudeatzen ez dituen beste atari edo webguneetako loturak izanez gero, elkarte honek adierazten du ez duela inolako kontrolik aipatutako atariengan, eta ez duela erantzunkizunik bertako edukiarekiko.
Klausulen baliogabetasuna eta indargabetasuna
Webgune honen erabilera eta nabigazioko baldintza orokor hauen klausularen bat erabatean edo zatika baliogabe edo indargabe adieraziko balitz, xedapen horri edo baliogabe edo indargabe adierazitako bere zati horri soilik eragingo lioke beste gainontzekoan iraunez, baldintza orokorren gainerakoa eta xedapen hori edo honen eragindako zatia ez jarritzat ulertuko da, baldin eta baldintza orokor hauentzat funtsezkoak izaki, modu osoan eraginak beharko luketelarik.
Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Erabilera eta nabigazio baldintza orokor hauek bai eta erabiltzailearen eta Enar Estetika-ren arteko harreman oro Espainiar Legeriak aztertuko ditu.
Baldintza orokor hauen izate edo edukiaren edo erabiltzailearen eta Enar Estetika-ren arteko harremanen ondorioz sortutako edozein auzirako, bi aldeak, egokitzen zaien beste edozein foruri espreski uko eginez, Donostiako (Gipuzkoa) Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzio eta eskumen erabatekoaren menpe egongo dira.