Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, hemen duzu cookie-en politika

Ezagutu gure zerbitzu guztiak

Pepi Gonzalez

Pepi Gonzalez-ek 2008 urtean sortu zuen Enar Estetika.
Ongizatearekiko zuen pasioak, pertsona bakoitza berezi, zaindu eta berritua sentitzeko espazio bat sortzera eraman zuen. Hori dela eta, orduz geroztik, beti jarraitu izan du formatzen, aurpegiko zein gorputzeko zerbitzuetan tratamendu pertsonalizatuak eskaini ahal izateko. Enar Estetika-n zure beharretara egokitzen diren aparatuak aurkituko dituzu, zure edertasun eta ongizatea baitira gure eguneroko inspirazio.

Ane Giraldes

Ane Giraldes-ek, estetika alorreko Erdi Maila zein Goi Mailako ikasketak gauzatu ditu. Ikasten ari zen bitartean, zentro ezberdinetan lanean aritu zen, ezagutza eta esperientzia berriak bereganatzeko.
Sektore honetan duen interesagatik eta Enar Estetika-ko bezeroei zerbitzurik onena eskaintzeko, begiradaren diseinuan inguruko kurtso espezifikoa ere burutu du.

gure zerbitzuak

Aurpegia

Gure aurpegiko zerbitzuen katalogoaren barruan, larruazal bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzen diren hainbat tratamendu aurkituko dituzu. Horregatik, tratamendu bat egiterakoan, Pepi-k edota Ane-k zure azalerako tratamendurik onena zein den baloratuko dute.

gure zerbitzuak

Gorputza

Guretzat garrantzitsuena zure ongizatea da, horregatik, gorputzeko hainbat zerbitzu eskaintzen dizkizugu, zure beharren arabera egokiena hautatu dezazun, tratamendu estetiko zein terapeutikoak ditugu. Zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan zentrora deituz edo idatziz!

gure zerbitzuak

Begiradaren diseinua

Beti saiatzen gara kalitatezko zerbitzuak eskaintzen, horregatik, begiradaren diseinuan espezializatzeko hainbat ikastaro egin ditugu. Zerbitzu horien artean, betileen lifting-a, bekainen laminatua eta bekainen edo betileen tindaketa aurkituko dituzu, zure begirada edertzeko.

gure zerbitzuak

Esku eta oinak

Enar Estetika-n tratamendu edota zerbitzu estetikoez gain, zure ongizatean lagunduko dizuten zerbitzu eta tratamenduak eskaintzen ditugu; manikura eta pedikurako zerbitzuak eskaintzeaz gain, esku eta oinetarako parafina-tratamenduak ere eskaintzen ditugu.

gure aparatologia

Ballancer

Ballancer presoterapiak, gorputzeko atal ezberdinetan aire-presioak aplikatzean datza, konpresio eta erlaxazio txandakatu baten bidez; tratamendu honek sistema linfatikoan onurak eragiten ditu.

Indiba

Teknologia honek zelula amen ugalketa bultza dezake, gantz-deposituak inhibitu eta kondrozitoak estimulatu (kartilagoaren eraketan parte hartzen duten zelulak), besteak beste.

BDR

'La cápsula del tiempo' tratamenduarekin, mikroorratzen bidez, hainbat aktibo zure azaleko geruza sakonenetan sartzea lortzen dugu, larruazalean onura handiak lortuz.